Donostiako manifestaziora joateko autobusa antolatu dute

Arantzazu Ezkibel Galdos 2014ko abe. 18a, 11:25

EH Bilduk manifestazioa deitu du zapaturako, abenduak 20, Donostian, Salbuespen politikarik ez. Presoak etxera lemapean. Donostiara joateko Oñatitik autobusa antolatu dute. Korreosetik aterako da 15:30ean eta Arranon eman daiteke izena.

Oñatiko EHBilduk autobusa antolatu du Donostian egingo duten manifestazioara joateko. egunean bertan irtengo du autobusak Korreosetik, 15:30ean; izena, aurrez eman behar da Arranon.

Ondokoa da EHBilduk bidali duen oharra:

Euskal presoen aurka estatu espainiarrak martxan duen politikak izaera eta helburu politikoa dute. Hau argi eta garbi geratu da Espainiako Auzitegi Gorenaren atzoko adierazpenarekin: "ETAko presoei" zein politika aplikatu behar zaien erabaki behar dutela aitortu dute. Gobernuak exijitzen dion erabaki ad hoc eta arbitrario hau nola justifikatzeko Auzitegi Gorenak denbora gehiago hartzea eskatu du. Erabaki horrek zuzen zuzenean eragiten dio gure herrikide den Aittori. 24 urte espetxean eman ostean berriro ere espetxeratu nahi dute, jada betea duen zigorra bigarren aldiz bete araziz.


Jarrera horrekin argi dago Estatuak ez dituela betetzen "oinarrizko estandar demokratikoak". Espainiar gobernuak espetxe politika herri honetan bake agertoki bat eragozteko erabiltzen du. Honekin zapuztu nahi dituzte herri honek dituen erronka eta aspirazioak. Argi eta garbi esan behar diegu ez dutela halakorik lortuko. Eta hori herri presioaren bitartez lortu daiteke soilik.


Giza eskubideetaz ari gara! Estatuak urratzen dituen eskubideetaz ari gara... Ezin da beste aldera begira geratu; ezin da ardura beste teilatu batean jarri, beste esku batzuetan jarri. Ordua da jada presoak Euskal Herrira, etxera, etortzeko. Ordua da mendekuan eta sufrimenduan oinarritzen den espetxe politikaren aurrean planto egiteko, aitzakirik gabe.


Espetxe politika honekin amaitzeko aktibazio soziala, politiko eta instituzionala indartu eta biderkatu beharra dago. Hori da EH Bilduren konpromisoa eta norabide horretan, manifestazioa deitu dugu datorren abenduaren 20an Donostian "Salbuespena politikarik ez. Presoak etxera" lemapean.
Oñatitik autobusa antolatu dugu. Korreosetik aterako da arratsaldeko 15:30etan eta Arranon eman daiteke izena.


Herri honen etorkizuna bakarrik eraiki daiteke eskubideen urraketa guztiak gaindituz, eta norabide horretan egungo espetxe politikari amaiera jartzea lehentasuna izan behar da. Eginkizun horretan herritarren presioa ezinbestekoa denez garrantzitsua da manifestazioan parte hartzera. Animatu eta eman izena!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak