Afari solidarioa Frantziskotarren lokalean izango da, 20:30ean. Betiko moduan, patata tortilla eta uraza izango dute afaltzeko, sagardoa eta urarekin lagunduta.
Biharkoan, hizlaria nor izango den ez dute erabaki oraindik.
Haitin proiektu solidarioa
Bestalde, gogora ekarri dute Misio taldeak proiektu solidario bat duela esku artean. Haitiko Marbial herrialdean haur eta lehen hezkuntzako eskola bat egiten dihardute. Helburua da pobrezia inguruan bizi diren 5 eta 17 urte bitarteko haurrei lehenengo hezkuntza sisteman sartzea erraztea. Modu horretan, herriko garapena sustatu eta bizi baldintzen hobetzea lortuz.