Irrien Lagunek saioa egingo dute Antixenan urtarrilaren 11an

Jon Berezibar 2014ko abenduaren 18a

Oraingo bisitan – hirugarrena baita, jada –Hodei Magoa eta Tiritatxo etorriko dira Oñaiko gaztetxera. Neska-mutikoak magiaren mundura hurbilduko dituztela aurreratu dute Irrien Lagunek, haur zein heldu "aho zabalik" lagako dituen ikuskizunarekin. Gabonetako oporretan ipiniko dituzte salgai sarrerak.

Urtarrilaren 11an izango da (17:00), domeka, eta sarrerak salgai egongo dira Gabonetan zehar plazan eta urtarrilaren 7tik 9ra herriko ikastetxe kanpoaldean ere eskuratu ahalko dira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak