Auzitegi Gorenak urtarrilera atzeratu du Alberto Plazaolari eragingo liokeen erabakia

Julen Iriondo 2014ko abenduaren 16a

Auzitegi Gorenaren erabakiaren berri izan aurretik, manifestazio jendetsua egin dute arratsaldean Oñatin, Plazaolari babesa adierazteko eta "espetxe politika kriminalaren" amaiera eskatzeko.

Presoek Frantzian betetako espetxe zigor urteak Espainian ezarritako zigor urte kopuruari kendu behar ote zaizkion; hori da Auzitegi Gorena hartzekoa den erabakiaren funtsa. Esanda bezala, baina, gaur goiz eta arratsaldez egindako saioetan erabakirik hartu ez, eta urtarrilaren 13an batuko da berriz ere Auzitegi Gorena.

Bien bitartean, Oñatin manifestazio jendetsua egin dute arratsaldean. 24 urte kartzelan egin ondoren berriki libre geratutako Alberto Plazaolaren senideek zeramaten pankartaren atzean herritar eta bailarako herrietatik etorritako jende ugari batu da. Senideak pozik agertu dira deialdiak izandako erantzunarekin.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak