Martuteneko presoentzat materiala batuko dute

Oihana Elorza Gorostiza 2014ko abenduaren 15a

Oñatiko espetxe pastoraltzakoek, Martuteneko presoentzat material bilketa kanpaina egingo dute aurtengo Gabonetan ere. Aste honetan egingo dute kanpaina hori.

Espetxe pastoraltzako kideek adierazi duten moduan, "presoek gehien behar dituzten produktuak" batuko dituzte. Hauexek dira produktu horiek: Artilezko txanoak: Barruko arropa berria (Gizon zein emakumeendako): Bainuko txankletak (41 eta 44 zenbaki artekoak); Kirola egiteko oinetakoak (41 eta 44 zenbaki artekoak gizonendako eta  37 eta 40 artekoak emakumeendako; Galtzerdiak eta azazkalak moztekoak. Tabako gorria eta txiskeroak, turroi biguna, kartazalak eta zigiluak ere jasoko dituzte.

Produktuak 18:00etatik 20:00ak arte utz daitezke, gaurtik egubakoitzera, toki hauetan: Garoa aretoan, Hirukar liburu dendan, Sillero oinetako dendan eta Irizar estankoan.