Euskadiko eta Kataluniako emakumezko futbol selekzioen partida ikusteko irteera egingo dute Topalekuko gazteek. Abenduaren 27an izango da norgehiagoka, 18:30ean, Barakaldon. 16:15ean aterako dira herriko postetxetik, eta bakoitzak bere ogitartekoa eraman beharko du. Joan gura izanez gero, astelehena aurretik eman behar da izena, gaztelekuan.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.