Behin betiko zerrendan onartutakoei zenbaki bat egokituko zaie. Lista alfabetikoki ordenatuko da eta lehenengoari bat zenbakia egokituko zaio eta segidan (ordena alfabetikoki jarraituta) beste hautagai guztiei zenbaki bana egokituko zaie. Zenbakiak kutxa batetik edo antzekotik aterako dira, menturaz eta banan-banan. Ateratako zenbakiari, baratzetako planoan zehaztutako baratza zenbaki berdina egokituko zaio.
66 lagun zerrendan
San Martineko aisialdirako ortuak erabiltzeko, 68 eskaera jaso zituzten udaletxean guztira. Behin behineko zerrendan 65 onartu zituzten (batek ez zuen errolda baldintza betetzen eta beste bi adin txikikoak zirenez, gurasoen baimena falta zitzaien). Hala, behin betiko zerrendan 66 izan dira onartuak (kanpoan gelditu dira errolda baldintza betetzen ez zuena eta gurasoen baimena aurkeztu ez duen adin txikikoa).