Udal Gobernu Taldeak prest dauka bere aurrekontu proposamena. "Urria eta azaroan prestaketa lanetan ibili ostean eta hainbat herritar eta elkarteren ekarpenak jaso ostean" prestatu du. Dio gaur, eguena, goizean izandako Ogasun Batzordean jaso dituela EAJren proposamenak, eta "hein haundi batean gure aurrekontu proposamenarekin bat" egiten dutela.
Sailka, hauxek dira Bilduren proposamenak datorren urteko aurrekontuetarako:
GIZARTE ZERBITZUAK:
- Aldundiari eguneko zentrorako 5 plaza eskatu
- Zerbitzuaren berregituraketa eta gizarte langileen errefortzua
- Desbabestuen egoerarako diru laguntza %13 igo da
SOZIOEKONOMIA:
- Enpresa proiektuen ekimeneri jarraipena eman herriko foro sozioekonomikoan enpresa txiki eta ertainentzako identifikatutako proiektuak garatuz
- Merkataritzako diru laguntzak handitu, tokikoarekiko konpromisoan sakonduz
- Garapen Agentziarekin elkarlanean atzerriratze eta berrikuntza proiektuak sutatu
BERDINTASUNA:
- Berdintasun teknikari baten kontratazioa arloari bultzada emateko
- Berdintasun Planaren ekintza planaren garapena gauzatu
AISIALDI HEZITZAILEA:
- Gazte lokalen fenomeno soziala aztertu eta ekintza protokoloa zehaztu
- Gaztelekuko zerbitzua ikuspuntu hezitzailearekin txertatu
PARTE HARTZEA:
- Parte hartze eta dinamizazio sozialeko teknikari bat egun erdiz kontratatu
- Eltzia proiektu barruan Musika Eltzia gauzatu (300.000€)
LURRALDE ANTOLAMENDUA:
- San Lorentzo eta Errekaldeko obren hurrengo faseak gauzatu
- Olabartako azpi-pasoa egin
- Olabarrieta eta Ugarkalde bidegorriz lotu
- Auzotasun programarekin jarraitu
- Herriko Bidegorri sarea gauzatu
- Bide natural historikoak berreskuratu
- San Martin etxaldean/auzoan dagoen parkean estaldura bat jarri eguzki eta euriagatik babesteko
- Oñati irisgarri: Bidebarrieta irisgarritasunera egokitu
KIROLA:
- Kirol Planean jasoko den egitasmoekin hasi: aziegitura eta ekintza plana