Urrutxun atletismo pista egitea aldarrikatuko du EAJk aurrenkontuei begira

Oihana Elorza Gorostiza 2014ko abe. 11a, 08:30

Gizarte politikekin, enpleguarekin, mugikortasunarekin, hirigintzarekin eta kirolarekin zerikusia duten gaietarako diru partidak eskatuko ditu alderdi jeltzaleak. Abenduko osoko bilkuran eztabaidatuko ditu udalbatzak 2015eko aurrekontuak.

Hilabete honetako osoko bilkuran izango dira eztabaidagai datorren urteko aurrekontuak eta horri begira, hainbat proposamen egin ditu EAJk, "urtean zehar herritarrek egindako eskaera eta iradokizunak kontutan hartuta" eta "oñatiarren bizi kalitatea hobetzeko".

Hala, egin dituen proposamenen artean daude: enpresa txiki eta ertainei laguntzak ematea "berrikuntzan, lehiakortasunean edota internazionalizazioan trebatu daitezen"; kiroldegian begirale zerbitzua jartzea "adineko pertsonen mugikortasuna hobetzen eta mantentzen laguntzeko"; Errekalde eta San Lorentzo auzoen "birgaiketari jarraipena ematea"; Bidaurreta-Olapoto eta Olakua eremuetako argiztapena hobetzeko eta "ia argirik ez duten “puntu beltzak” ezabatzeko"; “Bide historikoen ibilbidea berreskuratzea", gehien erabiltzen diren hiri kanpoaldeko guneetan zerbitzuak eskaintzea (W.C., argiztapena...); gazteen eta bestelako aisialdirako lokalen gaineko ordenantza sortzea eskatu du; etxebizitzen inspekzio teknikoa egiteko edota horietatik eratorritako obrak egiteko laguntzak ematea; Urrutxun atletismo pista egitea "korrikalariek entrenatzeko ez lekualdatu behar izateko";
kiroldegiko eremuan paddle pista eraikitzeko proiektua gauza dezaten ere eskatu dute. Berdintasun planak eta kontziliaziorako neurriak bultzatzeko eta tokiko ekonomia eta enplegua sustatzeko diru partidak ere eskatu ditu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak