Herriko kirolarien lana eta esfortzua saritzea da 2000. urtetik banatzen diren Kirol Sarien helburua. Abenduaren 19an banatuko dira aurten, 19:00retan, Udaletxeko osokoen aretoan egingo den ekitaldian. Bertan, urtean zehar bereziki nabarmendu diren herriko kirolari, kirol talde, kirol teknikari, bolondres... Omenduko dira eta egindako lana errekonozituko zaie.
Banatuko diren sariak
Honakoak dira ekitaldian banatuko diren sariak. Aipatutako Herritarren saria; kirolari onenaren saria; kirol talde onenari saria; kirolaren alde egindako lanagatik saria eta kirol teknikari onenari saria.
Herritarren saria
Esandako moduan, hiru dira Herritarren sarirako aukeratutako kirolariak. Jokin Garai, Ariadna Burgos eta Mikel Ugarte, hain zuzene ere. Abenduaren 18ra arte eman ahalko da botoa www.oinati.eus webgunean eta botoa ematen dutenen artean bi lagunendako afaria zozketatuko da.