25 urtetan jaietako suaren garra piztu ostean, agur esan du Txinparta taldeak

Ander Larrañaga 2014ko abenduaren 7a

Txinpartako Mikel, Iñaki eta Joana Lasa, atzoko agur kontzertuan.

Debagoieneko erromeria talde mitikoenetariko bat bilakatu da Txinparta azken 25 urteetan jai eta ospakizun guztietako oholtzak astindu ostean. Tamalez, Iñaki Lasa osabaren erretiroagatik agur esan behar du taldeak: euren ibilbidea ospatzeko, atzo, kontzertua eskaini zuten Lasarrek Oñatiko gaztelekuan.

300 pertsona inguru bildu ziren kontzertuan: familia, lagun eta ezagunek ez zuten bi bider pentsatu eta dantzan girotu zuten gaua. Ordubete pasako kontzertua eta gero, argazkiez egindako diaporama bat erakutsi zuten, taldearen 25 urteak islatu zituenak.

Denak hunkituta

Kontzertua eta gero lagun guztiek zoriondu zuten taldea, ikuskizun xume eta oso hunkigarria izan baitzen; emanaldi borobila izan zela azaldu du Mikel Lasa eskusoinu-joleak. Hala ere, nahiz eta kontzertuarekin eta ingurukoek erakutsitako laguntasunagatik pozik egon, penatuta dago taldea: agurrak beti izan ohi dira gazi-gozoak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak