Txinparta taldeak agur kontzertua du gaztelekuan

Oihana Elorza Gorostiza 2014ko abenduaren 4a

Txinparta taldeak agur kontzertua egingo du zapatuan gaztelekuan. Iñaki Lasa, Joana Lasa eta Mikel Lasa dira Txinparta taldea eta mende laurdena egin du erromeria taldea honek Debagoieneko herri eta auzoko jaiak eta ospakizunak girotzen. Iñakiren erretiroak, baina, taldearen amaiera ekarri du.

Hala, agur kontzertua egingo dute ibilbidean zehar ondoan izan dituzten lagun, senide eta jarraitzaileendako. Kontzertua zapatuan da gaztelekuan, 20:00etan, eta doan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak