Esaterako, Oñatiko seikote batek ordua eta eguna hartuta dituzte herriko unibertsitatea eta San Migel parrokia ikusteko.
Gipuzkoatik etorriko den beste zortziko taldetxo batek ere eginda du erreserba. Izan ere, talde txikietan, bikotean, familian, datozen bisitariak espero dituzte asteburu honetan turismo bulegoan. "Madriletik eta Kataluiniatik ere asko etorri izan dira data hauetan, baina baita bertakoak ere. Talde txikietan, hori bai. Hala ere, normalean etortzen diren autobus osoko bisitak ere baditugu asteburu honetan. Horiek, baina, ez ditugu egingo jai egun hauetarako propio antolatu diren bisitekin, aparte baizik", azaldu du turismo bulegoko Urko Egañak.
Zapatuan eta domekan 16:30ean egingo dituzte unibertsitatea eta parrokia ikusteko bisitak. Astelehenean, berriz, 12:00etan eta 16:30ean. Txartelak turismo bulegoan hartu behar dira eta bakoitzaren prezioa da 2,50 euro.