Ulmak langile eta bazkideentzat argazki lehiaketa antolatu du

Arantzazu Ezkibel Galdos 2014ko abe. 3a, 12:36

Ulma Taldeak argazki lehiaketa antolatu du bederatzigarren aldiz. Langile eta bazkideei zuzendutako lehiaketa da, eta taldeko 2015eko egutegi korporatiboa osatuko duten 12 argazki onenak aukeratzeko balioko du. Aurtengo gaia Koloreak izango da. Argazkiak abenduaren 17rako bidali beharko dira.

Sormen handiko eta kolorez betetako argazkiak bidali beharko dituzte parte hartzaileek, izan ere aurtengo gaia Koloreak da.

Jasoko diren argazki guztien artean 12 izango dira 2015eko egutegian agertuko direnak. Horrez gain, parte hartzaile guztien artean Euskolabel Gabonetako Saskia oparituko da abenduaren 18an.

Parte hartzeko baldintzak

Argazkiak 2014ko abenduaren 17a bitartean aurkeztu beharko dira.
 Lehiaketa honetan langile bakoitzak gehienez 6 argazki bidali ahal izango ditu baina horietatik bat bakarra aukeratu ahal izango da egutegi korporatiboan agertzeko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak