'Nabarralde Saria' emango diote gaur Juan Zelaiari

Ander Larrañaga 2014ko abe. 3a, 09:58

Juan Zelaia oñatiarra. (Argazkilaria: Pamiela Argitaletxea)

Aurten, Nabarralde Saria oñatiar bati emango diote: Juan Zelaiari, hain zuzen. Jakina da, Nabarralde Kultur Elkarteak Euskal Herriko kulturaren arlo ezberdinak lantzen dituela; hizkuntza, historia, kultura, oroimena edota ondareari dagokionez. Alor hauek sustatzen, bultzatzen edo laguntzen dituenei eskaintzen zaie sari hori. Hori horrela, euskararen eguna dela-eta, gaur egingo diote Zelaiari omenaldia.

Orain arte, sinbolo hori Jean Louis Davant edo Benito Lertxundi bezalako izen handiek jaso dute. Nabarralde Saria ez dute pertsona jakinek bakarrik eskaini, esaterako, nafar Erriberako Beterri Elkarteari edo Ikastola proiektuari ere eman zaie. Nabarraldetik diotenez, aurten Oñatikoari eman gura izan diote saria, Euskal Herriko proiektu asko isilean eta eskuzabaltasunez bultzatu dituelako.

Gutxik dakite kultura, hedabide edo hezkuntza alorreko ekimen ugarik, egunkariak, zailtasunak dituzten ikastolak, literatur sariak, herri ekimenak, edo kirol espedizioak, oñatiar honen babesa eta laguntza izan dutela oinarri, besteak beste.

Omenaldia gaur

Kontuak kontu, Nabarraldek gaur, abenduaren 3an, Oñatin egingo dio omenaldi xume bat Juan Zelaiari, Nafarroaren eta euskararen eguna aitzaki hartuta. Horrekin batera, Nabarraldekoek, esker ona adierazi nahi izan diote oñatiarrari, une zailetan herriaren alde lan egin eta egiten jarraitzen duelako.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak