Jolasak, antzerkia, kantuak eta txokolatea Euskararen Egunerako

Oihana Elorza Gorostiza 2014ko abe. 3a, 09:20

'Euskaraz bizi nahi dut' zapia

Gaur, abenduak3, da Euskararen Eguna eta aurten ere herriko hezkuntza mahaiak antolatuta ospatuko da. Udal ordezkariak ez ezik, hiru ikastetxeetako ordezkariek osatzen dute mahai hori eta guztien artean koordinatu eta prestatu dute, beste behin, abenduaren 3a.

Aurreko urteetan bezala, lau multzotan banatu dituzte antolatutako ekitaldi guztiak. Goizean zehar, esaterako, LH4 artekoendako jolasak egingo dituzte Zubikoa kiroldegian eta Zuazola institutuko ikasleak arituko dira hori koordinatzen. Bestetik, Berba eta txokolatea egitasmoa ere egingo da gaztelekuan eta ekitaldi horren ardura Elkar Heziko ikasleek izango dute. Eguerdian, gainera, Lingua Nabajorum antzezlana egongo da Santa Anan. Arratsaldean, berriz, euskal kantuak abestuko dituzte familia giroak kontzejupean, eta han izango dira Txantxiku ikastolako ikasleak ere. Urtero egin ohi duten afari tertulia, berriz, abenduaren 4an egingo dute aurten Makalena elkarte gastronomikoan, hurrengo egunean. Aurretik, Desentxufados antzezlana egongo da gaztetxean.

Ikasleek, gainera, kazetari lanak ere egingo dituzte eta eurek emango dute egunaren berri herriko komunikabideetan eta GOIENAn. Hala, Oñati Irratian eta Etxagon/k aldizkarian elkarrizketak eta albisteak egingo dituzte. GOIENAk, berriz, eurek gidatuko duten erreportaje bat emitituko du telebistan egunean bertan eta euren kronikak egubakoitzeko alean argitaratuko dira, argazki eta guzti.

Ikastetxe bakoitzak, gainera, beste hainbat ekitaldi antolatu ditu ikastetxeetan bertan egiteko, ikasle eta irakasleen parte hartzearekin.

Bihar gehiago

Bihar, eguena, Desentxufatuak, euskaldunberri zaharrak ez dira inoiz hiltzen antzezlana egongo da Antixena gaztetxean Patxo Telleria eta Kike Martinezekin, 19:30ean. Ondoren, 20:30ean, afari tertulia Makalena elkartean bi aktore horiekin batera. Afarirako txartelak Txokolateixan daude salgai.

Banderak balkoietan

Bestalde, Kontseiluak deia egin du aurten ere Euskaraz bizi nahi dut zapiak etxeko balkoietan jartzeko. Oñatiko Udalak ere bat egin du deialdi horrekin eta hala, udaletxeko balkoian horrelako zapi bat jarriko dute abenduaren 3an. Herritarrek ere berdina egin dezaten, horrelako zapiak ekarri ditu. Udaletxeko harreran daude zapi horiek salgai, hiru eurotan

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak