Txantxiak trukatzeko bulegoaren ordutegia eta egutegia zabaldu dute

Oihana Elorza Gorostiza 2014ko abe. 2a, 12:35
Udaletxeko sarreran dago euroak txantxiengatik aldatzeko bulegoa

Hemendik aurrera, euroak txantxiengatik aldatzeko bulegoa egunero egongo da zabalik atelehenetik egubakoitzera. Azaroan, 10.702 euro aldatu zituzten herritarrek txantxietara, hau da, eguneko 715 txantxi eskuratu dira herritarren aldetik. Txantxia hasi zenetik, urritik, dagoeneko 32.000 txantxi daude zirkulazioan.

Elkarri Lagunduz proiektuaren barruan, 32.000 txantxi daude dagoeneko zirkulazioan. Txantxiaren lehen bi hilabeteko datuak dira, urria eta azaroa. Udal Gobernuak emandako datuen arabera: erabiltzaileek eskuratu dituzte: 35,7% 11.447,09 (horietatik 545,10 hobaritan); establezimenduek eskuratu dituzte: 27,3% 8.740,00 (horietatik 420,00 hobaritan); Udalak diru-laguntza/sari gisa eman ditu: 37,0% 11.841,00 (hobari gabe)

Herritarren erabilerarako azaroan jarri ziren zirkulazioan txantxiak eta hilabete horretan bulegoa zabalik egon zen hamasei egunetan, 10.702€ aldatu zituzten txantxietara, 11.247 txantxi eskuratuz. Bataz beste, bulegoa irekia egon den eguneko 715 txantxi eskuratu dira herritarren aldetik.

Bulegoa, zabalik

Udaletxearen sarreran dago euroak txantxiengatik aldatzeko bulegoa eta abenduaren 1etik aurrera, egunero egongo da zabalik, astelehenetik egubakoitzera. Hauxe da ordutegi eta egutegi berria:

  • astelehena, eguaztena, eguena eta egubakoitzean, zabalik egongo da 11:30etik 14:30era
  • martitzenetan zabalduko dute: 15:00etatik 19:00etara

Gabonetako egutegia, berriz, hauxe:

  • abenduak 24: 9:00etatik 12:00etara, zabalik
  • abenduak 25etik 28ra, itxita
  • abenduak 29: 11:30etatik 14:30etara, zabalik
  • abenduak 30: 15:00etatik 19:00etara, zabalik
  • abenduak 31tik Uurtarrilak 4ra, itxita
  • urtarrilak 5: 9:00etatik 12:00etara, zabalik

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak