2014/12/13 10:00 - 14:30

Azoka

Elkar Hezi taupadak - Elkartasun azoka

Foruen plaza, Oñati

Azokan egongo dira:

  • Gobernuz Kanpoko Erakundeen postuak. Alboan, Bidezko Merkataritza, Bubulum, Mundu Solidarioa, Hermansaloña, Txiapas, 7 udaberri, Etiopia Utopia, Intermon Oxfam, Setem-Hegoa haizea, Caritas…beste batzuen artean. Talde bakoitzak bere postuan proiektura zuzenduriko irabaziak lortzea helburu duten salgaiak eta informazioa izango du.
  • ELKAR HEZIko familiek, ikasle eta irakasleek egindako gozogintza eta bitxigintza/eskulan salmenta postuak.
  • Txosna. Urtero bezala, sagardoa, txorizoa eta salda egongo da.
  • Aurten, EA21eko gaia den ELIKADURArekin lotutako tailerrak egongo dira: gaia garaian garaikoa eta gertutasuneko produktuen kontsumoa izango da. Honekin lotuta, garaiko barazki eta fruten erakusketa egongo da eta mapa erraldoi baten bidez irudikatuko dituzte ateratako ondorioak.
  • Aurpegi margoketa tailerra.
  • TRUCA-REC erropen birziklaia tailerra.
  • Arropa bilketa. Mantak, izarak, ume arropa (edozein motatakua; frakak, kamisetak, pijamak, zapatilak etab.)
  • "HERRIA HARIZ JANZTEN" Beste kontsumo eredu baten alde. Oñatiar guztiak gonbidatu nahi genituzke ekimen honetan parte hartzera. Puntu egiteko orratzak eta artilea hartuta, plazan elkartuko gara, bakoitzak punto pieza bat egin eta guztiak elkartuta plaza inguruko objekturen bat jantziko dugu.

     

Hizkuntza: Euskara

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak