Extremadurako jotak entzutera eta dantzak ikustera jende mordoa hurbildu zen: Santa Ana gainezka egon zen eta pertsona asko sartu gabe geratu ziren. Bestalde, aipatzekoa da ere, kanpoko jende asko etorri zela: Donostiako, Errenteriako, Ermuko, Galdakaoko, Santurtziko eta Legazpiko Extremadurako elkarteak izan zirelako Gabon jaialdian parte hartu zutenak.
Gonbidatu moduan, Oñatiko Aloña erretiratuen abesbatzak ere bere hazia jarri eta elkarteekin batera abestu zuen.