Guztira 67 eskaera jaso ditu udalak San Martin auzoan egin diren aisialdiko ortuak erabiltzeko. Zerrenda hori datozen egunetan jarriko da jendaurrean eta hamar eguneko epea zabalduko da gero alegazioak edo errekurtsoak jartzeko. Horrelakorik balego, aztertu egingo ditu udalak eta behin betiko zerrendak aterako ditu. Horrekin batera jakingo da zozketa eguna ere. Dena dela, zozketa hori abenduko hirugarren astean egingo da ziurrenik.
San Martineko gune horretan aisialdirako 70 ortu egokitu dira, bakoitza 30 metro karratuko, gutxi gorabehera. Zozketa egin ostean, formazio ikastaroa eskainiko zaie erabiltzaileei.