Ebakoitz Baltzaren barruan deskontu bereziak egingo dituzte Oñatiko hainbat dendak bihar

Ebakoitz Baltza edo Black Friday ekimena egingo dute herriko hainbat dendek bihar, egubakoitza. Gabonetako kanpainaren hasiera moduan ezagutzen den eguna da Ebakoitz Baltza. Herriko hainbat denda 22:00ak arte egongo dira zabalik eta promozio eta deskontu bereziak eskainiko dituzte. Gainera, Lekeitioko Deabru Beltzak taldeak piroteknia ikuskizuna eskainiko du.

Txanda elkarteko 26 dendak parte hartuko dute ekimenean. Denda horiek, bihar, egubakoitza, 22:00ak arte egongo dira zabalik. Tarte horretan, erakustaldiak, deskontuak, zozketak, opariak eta musika eskainiko dute, besteak beste. Helburua da herritarrek Gabonetako erosketak herrian egitea. Ebakoitz Baltzarekin, Gabonetako kanpainari hasiera eman gura diote.

Parte hartuko duten dendak

Ekimenean parte hartuko duten dendak dira:

  • Ni
  • Sua
  • d'Or
  • Chic
  • Baio
  • Luar
  • Maibi
  • Laket
  • Barue
  • Arregi
  • Beloki
  • Marku
  • Kuttun
  • Urtaza
  • Amalur
  • Sustrai
  • Bellotza
  • Juanitosa
  • Mendizabal
  • Itziar Optika
  • Irizar estankoa
  • Arkauz optika
  • Caravanas Oñati
  • Odriozola harategia
  • Sillero kale zaharra
  • Amaia Diaz de Monasterioguren

Piroteknia ikuskizuna

Iluntzea girotzeko, Lekeitioko Deabru Baltzak taldeak piroteknia ikuskizuna eskainiko du. 19:30ean hasiko dute kalejira. Herriko kaleetan ibiliko dira; horren harira, antolatzaileek hainbat gomendio egin dituzte. Ikuskizuna adin guztiei zuzenduta dagoela azaldu dute, baina su piroteknia erabili behar denez kontuan hartu behar da janzkera. Arropa bakeroa, txanoa eta zapia eramatea gomendatzen dute, eta arropa kotoizkoa izatea –inola ere ez nilona edo antzekoa.

Gainera, antolakuntzak emango dituen oharrak errespetatzeko eskatu dute.

 

 

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.