Eraskusleiho birtualak ere saria izango du aurten

Oihana Elorza Gorostiza 2014ko aza. 25a, 12:08
Joan den urtean Juanitosak irabazi zuen lehen saria

Zazpigarren aldiz antolatu dute Gabonetako erakusleiho lehiaketa eta berritasunak ditu. Batetik, orain arteko sariez gain erakusleiho birtualaren saria ere emango dutelako eta bestetik, irabazleek txantxietan jasoko dituztelako diru sariak.

"Aurtengo sari berri hori emateko hartuko da kontuan herriko denda edo komertzio horrek sarean eta sare sozialetan, adibidez, ze mugimendu duen. Zertarako eta zenbateko maiztasunarekin erabiltzen dituen sare sozialak eta sareak ematen dituen beste aukerak, adibidez. Sari hori erabakitzeko Mondragon Unibertsitateko bi irakasle egongo dira aurtengo epaimahaian", azaldu du Jesus Mari Ugartek, enplegu teknikariak. Irakasle horiez gain, Itziar Arkauz, Maialen Lizarralde, Edurne Otxoa-Aizpurua eta Gipuzkoako komertzio ganbarako kide bat egongo dira aurtengo epaimahaian.

Zazpi sari

Aurtengo lehiaketan parte hartu gura duten denda eta komertzioek abenduaren 3a aurretik bete behar dute horretarako izenemate orria eta udaletxeko harrera bulegoan, turismo bulegoan edo enplegu sailaren bulegoan, Bidebarrieta 12, entregatu beharko du.

Abenduaren 7rako erakusleiho guztiak apainduta egon beharko dute eta horrela egongo beharko dira, gutxienez, abenduaren 31 arte. Sariak abenduaren 20an emango dituzte. Bost sari emango dituzte eta horiez gain, erakusleiho birtualarena eta herritarren gustukoena. Iritzia ematen parte hartzen dutenen artean 200 txantxiko saria zozkatuko da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak