Zinebin euskarazko lanik onenari saria jaso du Arregiren 'Zarautzen erosi zuen' laburrak

Jon Berezibar 2014ko azaroaren 22a

Aitor Arregiren Zarautzen erosi zuen film laburrak Bilboko Zinebi, Dokumentalen eta Film Laburren Jaialdian euskarazko lanik onenari saria jaso berri du. Irailaren 19an, Zinemaldian estreinatu eta gero, Errenteriako eta Eibarko Asier Errasti film laburren lehiaketan sari bana eskuratu ditu. Kimuak 2014, euskal laburren selekzioan aukeratuetako bat da, gainera, oñatiarraren azken lana.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak