Txandako 25 denda eta komertzio inguruk hartuko dute parte Black Friday edo Egubakoitz Baltza izeneko ekimen horretan. "Denda horiek 22:00ak arte egongo dira zabalik eta bakoitzak erabakiko du zer promozio, zer deskontu edo beste zer eskaini bezeroei. Esaterako, denda batek azken bi ordutan egingo diren erosketetan egingo ditu deskontuak. Beste batek, berriz, jatekoa edo zuzeneko musika eskainiko die bezeroei. Egun guztiko bezeroen artean zozketa egitea ere posible da edo baita egun osorako prezio bereziak eskaintzea ere", adierazi du Mendizabal kirol dendako Mari Jose Mendizabalek. Lekeitiko Deabruak taldearen piroteknia ikuskizuna ere egongo da.