'Cuatro estaciones hacia la locura' liburua argitaratu du Evaristok

Arantzazu Ezkibel Galdos 2014ko aza. 20a, 09:43

Evaristo Paramos Perez musikari ezagunak Cuatro estaciones hacia la locura liburua idatzi berri du, Desacorde Ediciones argitaletxearekin. Idazlearen barne unibertsoan barrena bidaia da argitaratu berri duen liburua; biluztu egiten da boligrafo eta paper zuriaren aurrean. "Arrisku handiko abentura", argitaletxearen hitzetan. Gehigarririk gabeko istorioa da; zalantzatik benetako gordintasunera eramateko gauza dena. Iazko udazkenean hasi zen Evaristo liburua idazten, eta urtebeteren ostean salgai dago, 16 euroren truke.

Egunerokoaren forma duen liburua da. Evaristok urtebetean bizitakoa jasotzen du, ilustrazio eta guzti. "Pertsonalitate bakarra eta paregabea" dena hobeto ezagutzeko aukera ematen du lanak. Sinopsian irakurdaitekeena zera da: "ez beldurtu momenturen batean istorioak estutu egiten bazaitu, goza ezazu".

16 euroren truke dago salgai

Liburua Desacorde argitaletxeko atarian dago salgai 16 euroren truke. Horrez gain, Donostiako Hontzan eta Bilbo, Gasteiz, Irun eta Iruñeko hainbat liburu dendatan eros daiteke.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak