Natra Oñatik sendo jarraitzen du lehen lekuan

Cafes Aitonaren kontra 72-70 irabazi dute Zubikoan. Gorka Judezen taldeak gogor borrokatu behar izan du garaipena lortzeko.

Natra Oñatik eta Cafes Aitonak partidu borrokatu jokatu zuten Zubikoan. Oñatiarrek intentsitate handiz jokatu behar izan zuten azken unera arte. 20 segundo geratzen zirenean 70era berdinduta zeuden bi taldeak. Asier de la Iglesiak bi jaurtiketa libre sartu zituen eta 72-70 ezarri zuen markagailuan. Donostiarren erasoa geratzen gai izan ziren eta puntuak etxean geratu ziren. 

Etxetik kanpokoak 

Bi taldeek jaurtilari onak dituztela erakutsi zuten. Donostiarrek bereziki hiruko jaurtilari oso onak dituzte. "Cafes Aitona asko hazi da iaztik ona. Jokalari gazteak dira baina intentsitsate handikoak", esan zuen bukaeran Gorka Judezek. 

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.