Istripu baten ondorioz, auto ilarak daude Belatxara gasolindegi parean

Amaia Txintxurreta Guridi 2014ko azaroaren 10a

Gipuzkoa 2.630 errepideko 17,9 kilometroan izan da istripua, Oñatin Legazpirako noranzkoan, Belatxara gasolindegi parean. 18:30ak inguruan bi autok talka egin dute eta errei bat itxita dago momentu hauetan. Ondorioz, auto ilarak sortu dira. Ertzaintzatik jakinarazi dutenez, hasiera batean behintzat, ez dago zauritu larririk.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak