Lurrean etzanda Ruper Ordorikaren disko berriaren aurrerapen abestia zabaldu du Elkar diskoetxeak. Bizitza eder denean da abestiaren izena. Disko osoa entzuteko azaroaren 28ra arte itxoin beharko dugu, Durangoko azokaren atarira arte, hain justu ere. Diskoa irailaren hasieran grabatu zuen oñatiarrak Elkarren estudioetan, Donostian. Kenny Wollesen bateria jotzailea, Leo Thompson gitarra jotzailea eta Simon Edwards baxu jotzailea izan zituen alboan. Ordorikak berak sortu ditu Bizitza eder denean kantuaren doinua eta letra.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.