Txantxiaren sistemarekin ez datoz bat EAJ eta Bildu

Oihana Elorza Gorostiza 2014ko aza. 9a, 17:32

"Konplexua eta garestia" dela uste du alderdi jeltzaleak, Gobernuko taldeak, berriz, ez.

Txantxiaren erabilera "konplexua" dela uste du EAJk eta horixe adierazi zuen urriko osoko bilkuran ere, txantxiaren araudia eztabaidatu zuten puntuan. "Herriko merkatarien alde gaude gu ere, eta eurekin batera egindako proiektua da. Gure errespetu osoa du txantxiak, baina uste dugu erabiltzeko modua ez dela erraza", adierazi zuen orduan jeltzaleen bozeramaileak, Lourdes Idoiagak.

Orduan esandakoa berresten duen prentsa oharra atera zuen alderdi jeltzaleak joan den astean eta "eraginkorragoak" diren beste sistema batzuen alde egiten dutela adierazi zuten, "hala nola, kultura bonoak, Mankomunitateko bonoak edo Ogerlekoa moneta soziala".

Oñatiko EH Bildu, baina, ez dago ados horrekin eta komunikabideetarako bidalitako prentsa oharrean dio EAJk proposatzen dituen sistemak txantxia baino garestiagoak direla. Eraginkortasunari begira, berriz, "merkatariekin egindako ebaluazioan bonoen sistema ez dela batere eraginkorra ikusi" dela dio eta ogerlekoari buruz, "sistema itxia" dela. "Herriko enpresa jakin batzuetan lana egiten dutenek soilik izango dute deskonturako aukera", dio Bilduk oharrean. Herriko enpresak oraindik batu ez izanari buruz, Bilduk erantzun dio EAJri "proiektua planifikatuta zegoenaren arabera" doala eta "EAJk jakin behako" lukeela.
Bide batez, herritarrak animatu ditu Bilduk txantxiak erabiltzera.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak