Bihar hasiko da Oñatiko mendi hamabostaldia

Oihana Elorza Gorostiza 2014ko aza. 10a, 10:26
Porrotaren alde hitzaldia emango du Iñurrategik hilaren 18an (Argazkia:desnivel.com)

Argazki lehiaketara aurkeztutako hainbat lanen erakusketa gaur, astelehena, zabalduko dugu eta hilaren 23ra arte egongo da zabalik. Ekitaldi denak kultura etxean izango dira, eta doan.

Bihar, martitzena, izango da aurtengo mendi hamabostaldirako antolatu ditugun ekintzetako lehena. Hitzaldiak, erakusketa eta zine emanaldia antolatu ditugu, besteak beste. Saiatu gara aurten ere intereseko ekintzak antolatzen eta jendearen gustukoak izatea da gure nahia. Denak dira doan, eta denak kultura etxean.

Erakusketa, hori bai, gaur, astelehena, bertan zabalduko dugu kultura etxeko erakusketa gelan. Argazki lehiaketara aurkeztutako lan batzuk egongo dira ikusgai; hilaren 23ra arte egongo da zabalik, egunero. Bestalde, zineklubeko lagunek bat egin dute gurekin aurten ere eta hilaren 20ko filma mendiaren ingurukoa da.

Egitarau osoa, agendan.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak