Hilaren 14ko jaialdia 22:00etan hasiko da Zubikoan, eta sarreren prezioa izango da 15 euro. Aurrez erosi ahal izango dira Aloña Mendi, Izarraitz eta Arrano tabernetan eta Txokolateixan.Gaur Eskoriatzan jokatzekoa zen lau t'erdikoa, beraz, bertan behera geratu zen, baina ez jaialdia. 17:00etan hasiko dira profesionalen partiduak: Jaunarena-Rezusta eta Altuna III-Merino lehiatuko dira lehenengoan, eta Martinez de Irujo-Cecilio eta Retegi Bi-Barriola bigarrenean.