Zozketaren deialdia egin ostean, herritarrek 10 egun naturaleko epea izango dute izena emateko. Interesa duten denek eman behar dute izena, baita, uda aurretik eman zutenek ere. Haiei, gainera, gutun bidez jakinaraziko zaie zozketa noiz den eta betetzeko instantzia ere bidaliko zaie gutun berean.
Izenemate epea bukatutakoan onartutakoen behin behineko zerrenda aterako du udalak eta 10 lan eguneko epea egongo da gero alegazioetarako. Behin betiko zerrenda kaleratzearekin batera jakinaraziko da zozketaren eguna zein izango den.
Ortuak egongo diren lursaila goldatuta dago eta pasiloak eginda. Sailaren zati bateko lurra jaso barik dago oraindik eta beraz, oraindik ezin da zehaztu zenbat ortu egokituko diren. Denak, hori bai, 30 metro koadro ingurukoak izango dira. Lanabesak uzteko eta aldagela moduan erabiliko diren etxolak ere jartzeko daude oraindi.