Jose de Azpiazu musika eskolakoek ospatuko dute gaur Santa Zezilia eguna. Lehenengo, bi kalejira egingo dituzte, 17:00etan. Batetik Etxaluzetik Foruen plazarainoko bidea egingo dute akordeoi, trikiti eta pandero jotzaileek. Bestetik, Foruen plazan hasi eta kale Zaharreko buelta egingo dute metal eta haize taldeek. 17:30ean azoka plazan elkartuko dira denak eta jaialdia egingo dute han. Txokolate beroa banatuko dute ostean.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.