Biharko mosaikorako izena eman ahalko da gaur, eta elkarretaratzea egingo du Gure Esku Dagok domekan

Julen Iriondo 2014ko azaroaren 7a

Bihar Donostian egingo den mosaiko erraldoirako izena emateko aukera egongo da gaur Foruen plazan, 19:00etatik 21:00etara. Bestalde, Kataluniako kontsulta egunerako, domekarako, elkarretaratzea deitu du Oñatiko Gure Esku Dagok.

Gure Esku Dagok mosaiko erraldoia egingo du –aterkiekin inoiz egin den handiena– zapatuan Donostiako Zurriolako hondartzan, eta ekitaldi horretarako izena emateko badago oraindik aukera. Gaur, egubakoitza, plazan egongo da Oñatiko taldearen mahaia (19:00-21:00).

Mosaikoa izango da 11:00etan, eta ekintza honekin eskoziarrak zoriontzea nahi da, eta kataluniarrei elkartasuna adieraztea. Hain justu ere, domekan, Kataluniako kontsultaren egunean, bilkura egingo dugu plazan, 13:00etan, Katalunia: urrats bat, erabaki bat; hauxe da bidea, ara es l'hora leloarekin.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak