'Novedades en Villa Titiritaina' antzezlana Ikusi Makusikoen eskutik

Irati Goitia 2014ko aza. 7a, 09:00

Vivir en Villa Titiritaina antzezlaneko une bat, iaz Santa Ana antzokian egin zuten emanaldian.

Aste kulturala ospatu dute Pake Lekuko erretiratuek asteon. Hala, hainbat ekintza izan dituzte eta gaur emango diote amaiera Novedades en Villa Titiritaina antzezlanarekin.

Astelehenean hasita, hainbat ekintza izan dituzte: Pake Lekuko Aloña abesbatzaren eta Hernaniko Goiz Eguzki abesbatzaren kontzertua; Jose Antonio Azpiazuren hitzaldia eta bingo berezia.

Ligatze kontuak

Como ligaban nuestros mayores izeneko hitzaldia eskaini zuen Jose Antonio Azpiazu historialariak martitzenean. Hala, Francoren garaian ligatzeko izaten ziren zailtasunen gainean jardun zen, adibidez. "Orduan zinemak eta dantzaldiak izaten ziren ligatzeko aukerak", esan zuen. Bestalde, XVI-XVII. mendeetan askoz askatasun gehiago zegoela ere aipatu zuen. "Aurreratuagoak ziren. XV. mendean, esaterako, abadeek eurek ere ez zuten zelibaturik. Neurri zorrotzak geroagoko kontuak izan ziren". Sifilia ere hartu zuen berbagai, besteak beste, historialari oñatiarrak.   

Antzerkia gaur, 17:30ean

Pake Lekuko Ikusi Makusi antzerki taldekoek Novedades en Villa Titiritaina antzezlana estreinatuko dute gaur Santa Ana antzokian, 17:30ean. Horrekin emango diote amaiera aste kulturalari, hain zuzen ere. Saioa erretiratuendako bakarrik izango da –sarrerak dagoeneko banatuta dituzte–.

Iaz egin zuten Vivir en Villa Titiritaina antzezlanaren jarraipena da. Hala, orduko koadrila protanistaren nobedadeak kontatuko dituzte.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak