Domekan itxiko dute Xabier Alvarez de Eulate erakusketa

Ander Larrañaga 2014ko urr. 31a, 11:34

Bisitariak, Xabier Alvarez de Eulateren lehiaketako bildumari begira.

Irailaren 13an egin zen Xabier Álvarez de Eulate pintura leihaketako bigarren edizioa, Arantzazun, eta margolan horiekin, erakusketa egin zuten gero. Arantzazuko Adiskideen eta Arantzazu Gaur Fundazioaren eskutik, urriaren 11n zabaldu zuten Gandiaga Topagunean domekan, azaroaren 2an, itxiko dutena.

Asteburuan, bada, 11:00etatik 14:00etara izango da Xabier Alvarez de Eulateren omenezko lehiaketako lanak ikusteko bidea.

Bertako txokoak margotzen

Arantzazuko Adiskideak elkarteak Arantzazu Gaur Fundazioaren laguntzaz antolatutako lehiaketak, 26 parte-hartzaile izan zituen helduen kategorian, 31 haurrenean eta bi gazteenean. Lehiaketako helburua zen Arantzazuko paisaia, eraikin edo txokoak mihisetan ahalik eta txukunen islatzea.

Bisitari mordoa

Arantzazu Gaur Fundazioko Juan Biainek azaldu du jende asko gerturatu da hilabeteko asteburu guztietan Arantzazura, lehiaketan parte hartu zuten margolanak ikustera. Hala, Biaienek gaineratu du jende dezentek agertu duela koadroetako asko erosteko gogoa, baina ez dituztela saldukoi, lehiaketako margolan irabazleak  Arantzazuko Adiskideak eta Arantzazu Gaur Fundazioko egoitzan geldituko direlako.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak