Tenis pista estaltzeko lanak bide onetik doaz

Oihana Elorza Gorostiza 2014ko urr. 24a, 12:13

Eguen goizean ateratako irudia

Saihesbidean, kiroldegi parean, garabi bat jarrita ari dira tenis pistaren estalkia jartzen. Datorren egubakoitza arte, urriaren 31ra arte, dute baimena garabia saihesbidean jartzeko eta lanak martxa onean doaz. Bitartean semaforo bidez erregulatuko dute saihesbideko zirkulazioa.

Estalkia jartzeak baina, ez du esan gura lanak bukatu dituztenik; barruko lanak egingo dituzte gero. Esaterako, lurzorua aldatu egingo dute eta argiteria berria jarriko dute. "Zer nolako argiteria jarri ari gara zehazten. Aukera batzuk baditugu buruan, baina oso garrantzitsua da argiteria eta beste herrietako ereduak  ari gara ikusten eta aztertzen", dio Ainhoa Martinek, kirol zinegotziak. Bide batez, goiko terrazatik beheko instalazioetara dauden filtrazioak ere konponduko dituzte. Epeei buruz, urte bukaerarako lanak amaituta egotea espero dute udal ordezkariek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak