Lehen izenematean apuntatu ziren gehienek nahiago zuten ikastaroa arratsaldez egitea goizetik baino. Bastida akademiarekin hitz egin zuten udal ordezkariek eta eskaera horretara egokitu dute ikastaroa. Hala, arratsaldetan izango da eta azaroaren 3an hasi eta abenduaren 15ean bukatuko da. 120 orduko ikastaroa izango da eta eskolak astelehenetik egubakoitzera emango dira, 15:00etatik 19:00etara, Zubillagako Olaburu zentroan.
Ikastaro honen helburua da laster sektorean lan egiteko beharko den profesional ziurtagiria eskuratzea. Hala, jorratuko diren gaien artean daude: etxeko garbiketa, sukaldaritza, zaintzen den pertsonaren higienea, elikadura, mobilizazioa eta jantzi eta erropen garbiketa, plantxa edo oinarrizko joskintza, adibidez.