Oinezkoen sarrerari dagokionez, aparkalekutik irteterakoan automatikoki zabaltzen den ate bat jarriko da, baina sartzeko aparkalekuko txartelaren zenbakia tekleatu beharko da. Autoen sarrerako atea, berriz, itxita egongo da 00:00etatik 07:00ak arte. Ordutegi horretan ezingo da autoa sartu (jabeek izan ezik) eta irteera arrunta izango da, hau da, barrera zabaltzean, atea ere zabalduko da.