Izena e.mailez eman zutenei ordainketa nola egin behar duten bide beretik jakinarazi zaie. Gainerakoek, kultura etxetik pasa beharko dute matrikula kostua zenbatekoa den eta zein kontu korrontetan ordaindu behar den jakiteko. Ordainketa eginda, ziurtagiria kultur etxera eraman beharko dute. Ikastaroak Bidebarrieta kaleko lokalean izango dira aurten ere eta azaroan hasiko dira.