Batzarraren ostean, meza izango da ermitan bertan, 12:00etan. Elizkizun hori urtean zehar hil diren kofradiako kide guztien oroimenezkoa izango da, baita kofradiako zaindariak diren San Krispin eta Krispinianoren omenezkoa ere. Meza ostean jatekoa eta edatekoa eskainiko zaie joaten direnei.