Gainera, ekitaldia liburutegian bertan egin barik, kalean egingo dute. Shakti Olaizola bihurrikariak, kontorsionistak, hainbat saio egingo ditu herriko hainbat tokitan. Zehazki, 18:00etan Foruen plazan, 15:45ean Santa Marina plazan eta 19:30etan Atzeko kalean. Ahotsaren, mugimenduaren eta gorputzaren malgutasunaren bidez, istorio bat kontatuko du Olaizolak, zirkuko teknikak eta dantza uztartuz