Jon Odriozola kontinental mailako talde baten zuzendaria izango da

Xabier Urtzelai 2014ko urriaren 23a

Duela aste batzuk maila gorenean euskal talde baten ordezkaritza izateko proiektua bertan behera geratu ostean, Jon Odriozolak euskal talde berri baten proiektuari helduko dio. Arratiako Ziklismo Elkartetik abiatuko da proiektua, eta Munias eraikuntza enpresaren babesa izango du.

Hain zuzen, enpresa hori zen bertan behera geratu zen proiektuko babesleetako bat, eta antza, aurrera egiteko erabakia hartu dute. Bestalde, Arratiako elkartea orain artean harrobiko taldeak sustatzen ibili da, 23 urtez azpikoen kategorietatik behera, eta Igorreko ziklokroseko antolatzaileak ere badira. Bada, orain beste pauso bat egin dute aurrera. Eta Jon Odriozolarekin emango dute pauso hori, hain zuzen, Oñatikoa izango da-eta talde berriko zuzendaria.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak