Estali egin behar dute tenis pistetako bat eta hasi dira lan horiek egiten. Garabia ekarri dute estalkia osatuko duten piezak ekartzeko eta kolokatzeko. Saihesbidean dago garabia, kiroldegiaren parean, eta zirkulazioa semaforo bidez erregulatu dute. Hilaren 31ra arte iraun dezakete lanek.