Kontorsionista bat dator egubakoitzean, Liburutegien Eguna ospatzeko

Oihana Elorza Gorostiza 2014ko urr. 21a, 12:09

Shakti bihurrikaria

Ikasturte honetan zazpina saio egingo dituzte euskarazko eta gaztelerazko Tertulixan literatura saioetan. Euskarazko lehenengoa gaur egingo dute, 18:30ean.

Datorren egubakoitzean, urriak 24, da Liburutegien Nazioarteko Eguna eta eguna modu berezi baten ospatuko dute Oñatin. "Ikuskizun bat antolatu dugu eta liburutegi barruan egin barik, kalean egingo da, eguraldiak laguntzen badu, behintzat. Shakti bihurrikaria, kontorsionista, dator eta asmoa da herriko hiruzpalau tokitan egitea saioa", aurreratu du udal liburutegiko arduraduna den Arantzazu Ibarrondok. 

Mahaitxo baten gainean

Ibarrondok azaldu duen moduan, liburuekin bat datorren ikuskizuna du Shakti bihurrikariak. "Mahaitxo baten gainean egiten duen saioa da. Zortzi minutu inguru irauten ditu eta asmoa da Santa Marina plazan, Foruen plazan eta herriko beste guneren baten ere egitea", dio.

Irakurketa kluba

Bestalde, aste honetan hasiko dira Tertulixan literatura saioak ere. Bihar izango da euskaraz egingo duten lehena, Peru Magdalena koordinatzailearekin. Gaztelerazko saioen moderatzailea Ruben Arias izango da. Hizkuntza bietan zazpina saio egingo dituzte eta gaztelerazko bi komikiaren ingurukoak izango dira, Antonio Altarribarekin.

Tertulixan literatura saioez gain, Ostegun Kontalariak ekimena eta guraso eta umeendako irakurketa kluba ere antolatu dituzte udal liburutegian. Oraindik badago tokia.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak