Bedita Larrakoetxeari buruzko liburua aurkeztuko dute eguenean

Oihana Elorza Gorostiza 2014ko urriaren 20a

Oñatiko udal euskaltegiari izena ematen dio Bedita Larrakoetxea zenari buruzko liburua aurkeztuko dute datorren eguenean. Paulo Anduaga agustinoa da egilea eta Jerardo Elortza editorea. Biak izango dira liburuaren aurkezpenean eta Bedita nor izan zen eta zer egin zituen azalduko dute. Aurkezpena euskaltegian izango da, eguenean, 18:30ean.

Liburu hau Eusko Jaurlaritzaren BIDEGILEAK sailaren barruan argitaratu da, euskalgintzan aitzindari izan diran gizon-emakumien ibilbidia eta lana zabaltzeko bilduman.
 
 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak