Amets Kabik, artisten, bisitarien eta antolatzaileen arte-goseak asetu ditu

Aitziber Aranburuzabala Juldain 2014ko urr. 19a, 21:12

Zapore gozoaz itxi dute gaur, domeka, Gandiaga Topagunean izan den Amets Kabi erakusketa.  Chillida, Basterretxea eta Oteizaren oinordekoak izan diren Iñigo Arregi, Ricardo Ugarte, Jose Ramon Anda, Jose Zugasti, Iñaki Ruiz de Eguino, Iñaki Olazabal, Koldobika Jauregi eta Guillermo Olmo eskultoreen hiruna lan erakutsi dituzte hilabetez Gandiaga Topaguneko sarreran eta La Horga aretoan, Arantzazu Gaur Fundazioak eta Arantzazuko Adiskideak elkarlanean.

1.325 bisitari izan ditu bildumak. "Kopurua deigarria den arren, erakusketak sortu dituen sentimenduei ematen diegu garrantzia. Bildumako piezen kalitateaz gainera, katalogoaren edizioa eta erakusketak erakutsi duen artisten arteko batasuna nabarmendu dute bisitariek. Piezak bata bestearekin elkarrekin berbetan zeudela ziruditela esan digute bisitari askok" azaldu du Juan Biain, Arantzazu Gaur Fundazioko kudeaketa arduradunak eta zera gaineratu du: "Txalogarria da Xabier Saenz de Gorbea, komisarioaren lana".

Hazi berarekin, lore gehiago

Erakusketa beste herri batzuetara eramateko eskaera egin diete hainbat bisitarik, eta euren eskuetan ez dagoen arren, sortutako hazitik lora gehiago ateratzeko ahalegina egingo dute diote antolatzaileek.

Artistak ere oso pozik daude eta elkarlanean jarraitzeko proposamena egin diete. "Sarritan etorri dira bisitan eta hainbat lan saltzeko tratuak ere egin dituztela esan digute" dio Biainek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak