Jendetza igo da Urbiara, goiza pasatzera

Maialen Torres 2014ko urriaren 19a

Eguraldi onak lagunduta, bailarako zein kanpotik etorritako jende asko gerturatu da goizean Urbiara. Eguerdirako, gainezka zen dagoeneko Arantzazuko aparkalekua, eta gidariek bide bazterreko txokoak bilatu behar izan dituzte autoak uzteko. Urbian bertan ere, fondakoak bururik altxa gabe aritu dira lanean, gerturatu diren bisitarien egarria eta gosea baretzeko asmoz. Zelaietan, berriz, argazkiek argi erakusten dutenez, mendizaleak ikusten ziren nonahi.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak