Sarrera gutxi gelditzen dira trikiti jaialdirako

Josu Basterra 2014ko urr. 16a, 11:12

Kepa Junkera iazko uztailean Eskoriatzan.

Oñatiko Lizargarate Trikitizale Elkarteak antolatuta, VI. Trikiti Jaialdia egingo dute urriaren 25ean Santa Ana aretoan, 17:30ean. Urtero bezala, trikitilari ospetsuak izango dira, hala nola Kepa Junkera, Kristina Solano eta Gozategi anai-arrebak. Sarrerak Arrano eta Urbia tabernetan daude salgai.

 

Bada, aurten, partaide interesgarriak izango dira: belaunaldi askotariko soinu-jotzaile eta pandero-jotzaileak elkartuko dira esperientzia handiagoa duten soinu-jotzaileekin batera. Xabier Solano ere etortzekoa zen, baina azkenean Kristina arrebak bakarrik joko du. Hauek etorriko dira Oñatira:

•   Irati Gutierrez eta Amets Ormaetxea

•   Imuntzo eta Beloki

•   Xabier Etxaniz eta Ainara Saizar

•   Kristina Solano

•   Agirrebeña anai-arrebak eta Jauregi

•   Kepa Junkera & Sorginak

•   Gozategi anai-arrebak

Sarrerak 10 euroren truke daude salgai Oñatiko Arrano eta Urbia tabernetan, baina gutxi gelditzen dira. Sarrerak erreserbatzeko aukera ere badago elkartean bertan.

Jaialdiaren ondoren 21:00etan gaztelekuan egingo den afarirako txartelak ere Arrano eta Urbia tabernetan egongo dira salgai. Menuak 20 euro balio du. Afalostean, 23:00etan, erromeria egongo da gaztelekuan bertan Gari eta Iñakirekin. Sarrera doan izango da eta herritar guztiak daude gonbidatuta. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak