Blogariak datoz Oñatira, turistak erakartzeko

Oihana Elorza Gorostiza 2014ko urriaren 10a

Ingalaterrako eta Holandako hiru blogari datoz gaur, egubakoitza, Oñatira. Herria ikusi, eta iritzia euren blogetan idatziko dute gero. Helburua da bi herrialde horietako turista potentzialei Oñati erakustea eta Oñatiren berri ematea.

Lloyd eta Yaya izeneko bi blogari ingelesak Arantzazu eta Arrikrutzeko kobak bisitatuko dituzte. Milou neska holandarrak, berriz, Oñati herria ezagutuko du. Gauean, elkarrekin afalduko dute Oñatiko jatetxe batean eta bihar Pasaia, Errenteria eta Hondarribia bisitatzera joango dira. Igandean, berriz, Donostian izango dira. 

Horixe da hiru blogari hauen asteburuko plana. "Joan den urtean egin genuen horrelako beste irteera bat. Orduan blogari euskaldunak elkartu genituen. Aurten, berriz, atzerrikoak. Helburua da Gipuzkoa atzerritik etor daitezkeen turistei gerturatzea, eskaintzea, hemen zer dagoen erakustea. Gipuzkoa ezagutzeko bidaia horretan, Oñati dago eta bertatik hasiko dute asteburuko ibilbidea", azaldu du asteburu hau antolatu duen Glow enpresako Jon Montielek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak